- +33 (0)6 72 62 08 14
- prodkiribil@gmail.com
Menu
Amaia Hennebutte, konpainiako zuzendari artistikoa, haur literaturan idazle eta ilustratzailea da ere.
Ondorioz, naturalki konpainiaren proiektuak liburuen inguruan garatzen dira, eta konpainia haur literatura esparruan kokatzen da. 2018-tik 2023-ra, Gipuzkoa, Bizkaia, eta Araba lurraldeetan euskarazko haur literatura erreferentziazko elkartea den Galtzagorri elkarteko lehendakaria izan da ere.
KIRIBIL, GALTZAGORRI ELKARTEA eta PAMIELArekin elkarlanean, mugaz gaindiko lehen Haur eta Gazte Literatura Jaialdia sortu du, euskaraz.
Jaialdi hau bi egunez jarraian egiten da, egun bat ostirala, eskolei eta profesionalei eskainia, eta bestea, larunbata, publiko orokorrari. Urtero antolatzen da urri hastapenean, Saran (mugaren kontra kokatzen dena), non dagoeneko antolatzen den idazleen Biltzarra. Euskal Herriko literatur ekitaldi garrantzitsu bihurtu nahi du urtean, bi aipagarrirekin Saran : haur literatura urrian, eta helduen literatura, apirilan.
Euskal haur eta gazte literaturako profesional guztiak, Euskal Herri osokoak (Iparralde, Hegoalde eta Nafarroa), bertan dira: argitaletxeak, idazle-ilustratzaileak, ipuin kontalariak, eta artistak.
IKUSI MIKUSI haurrentzat guztiz pentsatuta eta diseinatuta dago altzariei, espazioei, eskaintzen den aisialdiari eta programatutako ikuskizunei dagokienez, adinaren arabera.
Forma ibiltariak alderdi guztietan erantzuten dio jaialdiaren kontzeptuari, familientzat ere pentsatua, atsedengune edo kanpoko jolasekin, adinaren araberako txokoak: ume txikien gunea, haurren gunea, nerabeen gunea.
Egitarauan: ikuskizunak, tailerrak, loaldi musikatuak, haurren sorkuntzen aurkezpenak, argitaratutako azken lanen aurkezpenak, baita ere topaketa profesionalak, hitzaldiak eta erakusketak.
Eskola egunean, ikasle bakoitzari 15€-ko bono bat oparitzen zaio : ume bakoitzak berak gustukoa duen euskarazko liburua hautatzen du lehen aldikotz, eta etxera itzultzen da altxor hunekin !
Familientzako irakurketa eta idazketa tailerren espazio ibiltariaren kontzeptua sortu du Kiribil-ek: LiburuZ Buru. Egituraz eta materialez autonomoa da, edozein tokitan finkatu ahal izateko: liburu azokak, kultur ekitaldiak, mediatekak, kanpoko festak.
Dispositibo honek euskarazko haur literatura ezagutzera gonbidatzen zaitu, edozoin tokitan. Irakurketa musikatuak eskaintzen dizkizu ere, haur askorentzat ikusle lehen esperientzia denean, eta gurasoekin partekatze artistiko une goxoa denean ere.
Ce site internet à été financé à 50% par la Communauté Pays Basque dans le cadre du plan de soutien à la culture BERPIZTU
info@kiribil.net // © Kiribil All Rights Reserved Kiribil // Création Cynthia Ribeton // La Fabrique