- +33 (0)6 72 62 08 14
- prodkiribil@gmail.com
Menu
HAR-EMAN : harremana |Hartu eta Eman.
Eta errolak aldatzen bagenitu !
Pertsona ezindua edo elbarritua, bere zentroan edo gizartean integratzeko itxaropena izan baino, pertsona ezindu edo elbarritu horrek Artearen atea zabaltzen balu, eta bestearengana jotzen balu !
Pertsona elbarritu guzti horiek antzezle, musikari edo aktore bilakatuz, gizartearen onarpena lortu dute, eta ondorioz beraein integrazioa.
Gaur egun Frantzian, ezintasuna eta gaixotasun mentalak diskriminazio arrazoi nagusienak dira oraindik ere.
Behaketa kezkagarri horren aurrean, Kiribil-ek, zentroetan ibili ondoren, artista egoiliarrak harresetik kanpo eraman nahi izan ditu, eta hiriaren bihotzean kokatu, berez artista gisa.
Eta halaxe gogo hunek bat egin zen 2023ko martxoan Baiona erdi-erdian, edozein pertsona gabeziari edo gaixoari irekitako kafetegi solidario inklusiboaren “CAFECITO” irekierarekin.
Orduan, Kiribil-ek astero tailer artistiko inklusiboak eskaini zituen, doakoak, malguak eta guztiei irekiak. Horrela, ostegunero, arratsaldez, kasik bi urtez (2023ko martxotik 2024ko ekainera), tailer artistikoak eskainiak izan ziren.
2024ko ekainaren 8a larunbata, lan guzti hunen emaitza izan zen : ibilaldi musikatua Baionako kaleetan, eta 500 lagunen aurrean, plaza publikoan, ikuskizun ikaragarria !
Har Eman” ikuskizunak, desberdintasuna baztertzea eta publiko orokorra sentsibilizatzea du helburu, emozioz aberatsa den esperientzia artistiko bat eskainiz.
Baionan lehen emanaldiaren ondotik, antzerki taldeak Euskal Herriko eta beste hainbat tokitan bira egiteko asmoa du, aukera guztiak aprobetxatuz euren inklusio mezua partekatzeko.
Ekimen honen bitartez, Kiribil eta bere artistek begiak eta kontzientziak irekitzea espero dute, artearen bidez aniztasuna eta inklusioa ospatuz.
« Ikuskizun ahaztezina da, apartekoa, arraroa ! »
« Bizi ikasgai bat izan da ! »
« Zaflako bat bildu dut ikuskizuna honetan. ! »
2024ko ekainaren 8an, artista gaixo eta ezinduekin, Kiribil Konpainiak ibilaldi
musikatua eta ikuskizun inklusibo bat aurkeztu zuen Baionako kaleetan, 500 ikusle
baino gehiago bilduz. Une paregabe honek inklusio artistikoaren indarra eta edertasuna erakutsi zuen, eta eragin handia izan zuen, bai ikusleengana, baita ere aktore-artistengan.
Arrakasta hori oinarritzat hartuta, orain ikuskizun hau Frantzia osoan barna egin nahi
dugu. Zinez sinesten dugu oholtza gainean artista gaixo eta ezinduak ezarriz, pertzepzioak eraldatu ditzakeela, eta gizarte inklusiboagoa sustatu dezakeela.
Ibilbide hau aurrera eramateko, zure laguntza behar dugu. Dohaintza orok balio du eta
lagunduko du du artistak harrera egituren hormetatik ateratzeko, eta hiriaren barna kokatzeko.
Ezintasunaren gaiak zuzenean edo zeharka eragiten badizu, jarri gurekin harremanetan.
Gustura azalduko dizugu gure proiektua zehatzago, eta zure ekarpenak nola eragin
dezakeen azalduko dizugu.
Ce site internet à été financé à 50% par la Communauté Pays Basque dans le cadre du plan de soutien à la culture BERPIZTU
info@kiribil.net // © Kiribil All Rights Reserved Kiribil // Création Cynthia Ribeton // La Fabrique