Sorkuntzak

GUZTIENTZAKO IKUSKIZUNAK
Kiribil Konpainia

Sorkuntzak

Konpainiak GUZTIENTZAKO ikuskizunak sortu eta eskaintzen ditu, 6 hilabetetik aurrera, gazte zein helduentzat, tokian bertan antzeztu daitezkeenak, euskaldunak izan ala ez.

Ikuskizun guztiak ibilbide poetiko amankomun baterako proposamenak dira, non zuzeneko musikak toki handia dauka.

Maiteder
5 urtetik goiti
Ikasgeletan edo antzokietan
2022
EZAGUTU
Urmaela
5 urtetik goiti, eskoletan eta antzokietan jokatzekoa, 2020
EZAGUTU
Urmaela Txiki
6 hilabetetik goiti, haurzaindegietan bertan jokatzekoa, 2021.
EZAGUTU
Sableak
6 hilabetetik goiti, haurzaindegietan bertan edo antzokietan ere jokatzekoa, 2020.
EZAGUTU
Nundik
6 hilabetetik goiti, haurzaindegietan bertan jokatzekoa, 2017.
EZAGUTU
Iz
3 urtetik goiti, antzokietan jokatzekoa, 2016-2027
EZAGUTU
Baiu
3 urtetik goiti, antzokietan jokatzekoa, 2014-2015.
EZAGUTU
Orobil Borobil
12 hilabetetik goiti, haurzaindegietan bertan jokatzekoa, 2012-2013
EZAGUTU
Previous
Next
2025-ean Biran

Maiteder

Gure eguneroko bizitzan, intimitatean, irudimenean eta bi gizakien alaitasun eroan bidaiatzea da, gaurregun hainbeste galderen erantzunetako bat.

Abiatze baten prestaketetan parte hartu, eta alde askotako bidaia batean sartu:  zimino biluziak, zilarrezko armiarmak eta aurpegi itsusiko lurraldeetatik pasatu, desioen eta irri egiten duten haurren bidegurutzean. .. 

Dantzatu larruazala erre arte, neguak udan igaro arte, eta jolastu, JOLASTU irrati soil batekin, bi galtzamotzekin eta hiru poema liburuekin….

Goazen, ausartu zaitez abiatzera, nahiz eta oinak gogortuak izan, gure bidaia amankomunean, eta zato gurekin egiaztatzera ea dena amaitu den edo oraindik bizitzaren harian ibiltzen garen eta geure ametsetan barna murgiltzen ahal garen.

Publikoa : 5 urtetik aurrera
Tokiak : Ikasgeletan edo antzoietan in situ antzezten dira.
Iraupena : 45 minutu.
Artistak : Amaia Hennebutte, Fabrice JACOB
Taula zuzendaria : Ainara Gurrutxaga

Maiteder txostena Euskaraz

Maiteder txostena Frantsesez

Sableak

Sable haurtzaroko pertsonaia “ispilu” bat da heldu batek antzezten duena, infantilismorik gabe, serio eta umorez.

Sablek lekua entzuten, sentitzen, bizitzen, dantzatzen, abesten du, istorioak, pertsonaiak eta munduak asmatzen ditu, bere ametsak gauzatzen ditu berari dagokion itsas-bazter espazio honetan.

Heldu batek jokatzen du hare-haur pertsonaia hain zuzen, horrela erakusten dio haur-ikusleari, heldua agian ez dagoela berarengandik hain urrun, haurtzaroaren zati bat bere baitan gordetzen duela.

Sablek, azkenik, haurtzaroko bakardadea jorratzen du, munduarekiko harremanaren zentzuaren bilaketa ere, bere irudimenaren bidez mundua galdezkatzen du.

Publikoa : 6 hilabetetik aurrera

Lekuak : haurtzaindegietan bertan jokatzekoa.

Iraupena : 40 minutu.

Artistak : Amaia Hennebutte, Paxkal Indo

Zuzendaria : Jean-Philippe Leremboure

IKUSPEGI ARTISTIKOA

Ume txiki-txikiekiko

Kiribilen

Ikuskizunak

Artea haurtzaindegietara eta eskoletara ekartzeko benetako nahi batetik abiatzen dira ikuskizunak. Arteak umeak mundura irekitzen parte har dezan, sentikortasuna esna dezan, haien garapen sentsorial eta emozionalean parte har dezan.

Ume txiki-txikia kalitatezko eskaintza artistiko bat merezi duen ikusle osotzat hartuta, Kiribil-en planteamendua zorrotza da. Bere ikuskizunek, beraz, epe luzeko ikerketa eta lana dakar, batez beste bi urteko iraupena.

Artista-helduarentzat, haurrari artistikoki hitz egitea, hain zuzen, ezaugarritzen duen eta helduengandik bereizten duen horretan bilatzea da: aurkikuntza eta harritzeko gaitasuna. Horregatik ziurrenik Kiribil sorkuntza bakoitza bidaia emozional bat da.

POESIA

Proposamen artistikoen oinarria

UMEA

Poeta

Eta poesia beti konpainiaren proposamen artistikoen oinarria bada, haurra poeta sakona delako, edertasunaz maiteminduta, konpartitzeko pozik eta prest, eskaintzen zaion bitartean.

Kiribil konpainiaren hizkuntza euskara da. Bere bidaietan, hizkuntza haurrentzako oztopo bat ez dela konturatu da. Alderantziz, umea mundura irekitzen laguntzen du, eta benetako aberastasun bat osatzen du.

TAILER ARTISTIKOAK

Eta bitartekaritzak

TAILER ARTISTIKOAK

Haurrak Eta Ñiñiak

Konpainia sortu zenetik jasotako esperientziatik abiatuta, Kiribil-ek landu eta probatutako ikuspegi artistikoaren printzipio eta metodologian oinarritzen da. Hauek honela laburbil daitezke :

1 – Haurrak bizi diren lekuetan murgiltze artistiko goxoa, denbora harturik.

2 – Tailer lehen etapan, haurrak ikusle dira.

3 – Bigarren tailer etapan, haurrak beroketa jokoak egiten hasten dira eta ekintzetan goxoki sartzen dira.

4 – Hirugarren tailer fasean, haurrak aktore eta sortzaile bilakatzen dira.

5 – Azken etapan, lasaitasunera eta erlaxaziora itzultzen gara.

TAILERRAK

Gurasoak Haurrekin

Guraso eta seme-alaben artean zinezko partekatze une bat sortzea da helburua, elkarrekin bizitzeko proposatutako jarduera artistikoei esker. Helduek haurrek bezala parte hartzen dute eta inplikatzen dira.

Erabiltzen den metodologia haurrei proposatutako berbera da, partekatzeko egokiak diren proposamenekin.

TAILERRAK

Nerabeak

Konpainiak 12 eta 14 urte bitarteko nerabeekin lan egiten du, artearen bidez, beren burua ezagut dezaten eta lora daitezen, oholtza gainean antzez dezaten, eta horrela beren sorkuntzak eta sormena parteka ditzaten.

Egunero, tailer artistikoetan parte hartzen dute eta, ikusgarri publiko batean, haien antza duen ikuskizuna sortzen eta eskaintzen dute, Kiribil Konpainiarekin egindako lanaren ondotik.

TAILERRAK

Beste publiko batzuk

Tarteka, Kiribil-ek eskaerei erantzuten dio eta oso proiektu politak burutzen ditu : ESTIMUA, etxerik gabeko pertsonekin egindako tailer artistikoak bereziki, edo elbarritasun handiko pertsonekin ere.