- +33 (0)6 72 62 08 14
- prodkiribil@gmail.com
Menu
Menpekotasunean diren adineko pertsonei, elbarrituei, edo gaixotasun mentala duten pertsonei artistikoki hitz egitea, beren berezitasunetan bila joatea da eta artera esnatzea da, sentiberatasuna ukitzen duten estetika eta tresnei esker: inprobisazioa, irakurketa, marrazkia, musika, kantua eta dantza.
Proiektu bakoitza berez proiektu bat da, bakarra, osasun-talde baten eskaerari erantzuten diona, eta sektore mediko-sozialeko langile eta profesional guztiak barne dira : proposamen artistikoaren eta egituraren helburuen arteko koherentziaren bermatzaileak dira.
Kiribil konpainiak kultur eskubideen galdera eta nozioari interesatzen da, eta bere ikuspegi artistikoaren erdigunean jartzeko konpromisoa hartu du. Horregatik ahalegintzen da jendea sortzaile bilakatzen, haiekin bide artistiko bat sortuz eta jarraituz, sorkuntza-bidai bat bezala.
Konpainiak, beraz, artearen eta poesiaren bitartez, eta lengoaia artistiko guztien bitartez, parentesi poetiko bat eskaintzen du, non denak lan amankomun batean aktore diren.
Jean D'Ormesson
Proiektu bat diseinatu, eraiki eta martxan jartzeak DENBORA behar du, normalean urtebete baino gehiago. Osasun-taldearekin eta bizilagunekin egindako lan sakonaren emaitza da. Proiektu baten fase desberdinak hauek dira:
1 urratsa : Proiektu artistikoa sortu profesional taldearekin.
4 urratsa : bizilagunekin topaketak antolatu: elkar ezagutu, harremanak eta konfiantza sortu.
3 urratsa : lehen tailer artistikoak
4 urratsa : Murgiltze egoitza(k): astebetez, artistak zentroan bizi dira gau ta egun, eta murgiltzearen amaierak, kolektiboari lan zerbait erakusteko garaia ekar dezake.
5 urratsa : Jarraitasuna tailer artistikoen bidez, eta jarraitasuna transmisioa, talde profesionalari.
Proiektu bakoitzak gizarteak duen ikuspegia ezberdintasunari edo gaixotasun fisiko edo/ta psikikoari buruz aldatzen lagundu nahi du.
Kiribil konpainiak modu naturalean sartu zuen bideoa bere kultur proiektuan.
Horrela, Libanon Siriako errefuxiatu akanpamenduetan egindako esperientzia bezala, konpainiak, 2018ko otsailean,
Labenne-n, berriro Markotx Iribarne kameralarekin lan egiten du : Alzheimer sektoreetan bizitako esperientzia horien lekuko jartzen da. Film dokumental artistiko bat sortu zen orduan.
Dagoeneko telebistarako erreportaje eta dokumental ugari egin dituen Pascale Labout zuzendaria, Kiribilen ekintza artistiko ikerketari interesatu zen. Konpainiarengana hurbildu zen, eta gaur egun partaide garrantzitsua bihurtu da.
2019an, Kiribil konpainia “SCIC Pôle culture et santé”-ko kide egin zen, eta “inpaktu sozialaren neurketa” lan taldean sartu zen. Osasunaren arloan kultur ekintzen eragina eta ekarpena aztertzea da helburu, baita ere ekintzak ebaluatzeko lan-tresnak bilatzea.
Horrela, egitura mediko-sozialetan egiten diren kultur proiektuen aberastasun guztia objektibatzea helburu duen ikuspegi kolektibo batean parte hartzen du. Prozesu metodologiko zehatz baten bidez, bizilagunen, profesionalen eta familien ongizatean duen eragina aztertzen da, baita ere sortzen diren lotura sozialak.
Hizkuntza berri bat, Alzheimerra duten pertsonekin, arakatu eta garatu da, harreman sentsorial, zentzu eta intimo baten bidez, ukimenaren bidezko harremana, beti ere duintasuna errespetuz.
Hizkera berri honek haiekin harremanetan jartzea ahalbidetu zuen, haien baitan zerbait esnatzeko, isolamendutik ateratzeko, une batez.
Murgiltze artistikoaren ondoren, astearen amaieran, lanaren emaitza ikustera eskaini zen. Ondoren, tailer artistikoek jarraitu zuten hurrengo hilabeteetan.
Publikoa : adinekoak eta Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak.
Jarrai dezala nire pozak
Film dokumental artistiko bat sortu zuen Markotx Iribarne kameralariak: “Jarrai dezala nire pozak” : Alzheimer sektore itxietan esku-hartze artistikoak soilik bideratzea erabaki zuen, dokumental honetan.
Hiriburuko, “Harriola” zaharetxea eta “Xitoak” haurtzaindegiko taldeekin elkarlanean eraiki zen proiektua.
Zaharetxea gizatasun lekua izan dadin eta hirira irekia izan dadin, gaur egun lehentasunezkotzat aitortzen du mediku, ospitale eta kultura sektore osoak.
Haurtzaindegiaren eta zaharetxearen artean zegoenetik abiatuta, Kiribil-ek belaunaldien arteko lotura artistikoak sortzen jarraitu zuen.
Publikoa : 18 hilabetetik 3 urte bitarteko ume txikiak, eta adinekoak.
Publikoa berria bada, askotan ahaztuta dagoen jendeari artea eskaintzera joatea da Kiribil konpainiaren helburu nagusia.
2019an hasitako proiektu hau, bi urteko epean eraiki da, eta Euskal Herrian zehar egindako erakusketa ibiltari batekin amaitzen da. Horrela bizilagunek sortutako lan guztiak nabarmentzen dira, beren obrak agerian jarriz eta haiek antzeztutako emanaldi artistikoak eskainiz. Gazteekin bitartekaritzak antolatu dira, profesionalen arteko jardunaldiak publikoari irekiak izan dira ere…
Pascale Labout zuzendaria aparteko esperientzia honi buruzko film dokumentala egiten ari da.
Publikoa : heldu eskizofrenikoak, bipolarrak eta autistak.
Hezitzaile espezializatuen formakuntza zentroarekin eta Atherbearekin elkarlanean egindako proiektu honek, hilabeteko iraupena izan zuen: astelehenero, tailer artistiko bat eskaintzen zitzaien etxerik gabeko pertsonei.
Jendea berriro bere buruarekin konektatu zen, berriro gizaki sentitu zen, eta errebelazio artistikoak izan ziren horietako batzuetan, batez ere idazkeran, antzerkian eta marrazkian.
Publikoa : etxerik gabeko pertsonak
Epe laburreko proiektu honek ezintasun anitzeko hogei pertsona baino gehiago eta haien zaintzale profesionalak bildu zituen. Zentzumenezko tailer artistikoen bidez, berriz, irribarreak atera ziren, parentesi artistiko baten unean.
Publikoa : ezintasun anitzeko gazteak eta helduak
Ce site internet à été financé à 50% par la Communauté Pays Basque dans le cadre du plan de soutien à la culture BERPIZTU
info@kiribil.net // © Kiribil All Rights Reserved Kiribil // Création Cynthia Ribeton // La Fabrique